Zer da Open Data Euskadi
Euskadiko Gobernu Irekiaren politikaren ekimen bat da.
Ekimen honen bidez, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartzen du bere esku dauden datu publikoak ikusgai jartzeko, berrerabiltzeko moduan, eta, hartara, hirugarrenek datu horietatik eratorritako zerbitzuak sortzeko.
Hala, jabetza-lizentzia irekien bidez eskaintzen dira datu-multzoak. Lizentzia horiek aukera ematen dute datuak helburu komertzialekin banatu, berrerabili eta ustiatzeko.
Nori interesa dakizkioke datuak
Eusko Jaurlaritzak datuak publikatzen ditu berrerabiltzeko moduan, hirugarrenek datu horietatik eratorritako zerbitzuak sortzeko:
- Ekimen pribatukoak: helburu komertzialeko zerbitzuak, herritarrentzat balioa sortzen laguntzen dutenak.
- Beste administrazio publiko batzuenak: herritarrentzako zerbitzu horizontal erabilgarriak, administrazio eskudunetatik datorren informazioarekin.
- Administrazio publikoen gardentasuna bultzatzeko interesa duten eragileenak: kudeaketa publikoa aztertzeko eta ebaluatzeko ekimenak.
Helburuak
Balioa eta aberastasuna sortzea
Enpresek, infobitartekariek eta, oro har, herritarrek datuetatik eratorritako produktuak lortuz.
Gardentasuna Administrazio Publikoan
Ikusgai jarritako datuak berrerabiltzeko aukera emanez, kudeaketa publikoa aztertzeko eta ebaluatzeko.
Administrazioen lankidetza
Herritarrentzat administrazio publikoen datuak erabiltzen dituzten zerbitzuak sortzen lagunduz.
Administrazioaren informazioaren barne-antolaketa
Dokumentazio eta datuen sailkapen eraginkorra bultzatuz.
Konpromisoa eta herritarren parte-hartzea
Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartzen du bere esku dauden datu publikoak irekitzeko. Publikotzat hartzen dira pribatutasun-, segurtasun- edo jabetza-murrizketak ez dituzten datuak.
Hori dela eta, 2009ko abenduaren 29an, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak agindua eman zion Justizia eta Herri Administrazio Saileko Herritarrei Arreta Emateko Zuzendaritzari datu publikoak irekitzeko proiektu bat martxan jartzeko.
Datuak ikusgai jartzeko egin beharreko lanak erabilgarritasun publikoko irizpideen arabera lehenetsiko dira, eta, aldi berean, herritarren parte-hartzearen arabera definituko da irizpide hori. Beraz, interesa dutenak ekimen honetan parte hartzera animatzen ditugu:
- Open Data Euskadin ikusgai jartzeko datu berriak proposatuz
- Datuetatik lor daitezkeen erabilerak/zerbitzuak proposatuz
- Ekimenarekin lotutako edozein gairi buruzko iritzia emanez

